Merkatu Txikia egingo dute Mutrikuko Beheko Plazan
Zapatuan [urriak 8] egingo dute merkatua, eta herriko ekoizle eta artisau baten produktuez gain, Debabarreneko Lizagasar ekoizlearen produktuak erosi ahalko dira 09:00etatik 14:00etara.
Zapatuan [urriak 8], ohi legez, herriko ekoizleen produktuak egongo dira salgai: Ekoalboraz baserrietako barazkiak, Iratxe loradendako landareak eta Goienetxeren artzain gazta. Horiekin batera, Amaia Aberasturi artisauak ere ipiniko du erakusmahaia.
Hitzorduaren berrikuntza Debabarrenako ekoizlearen bisita izango da, Lizagasar ekoizlearen sagardoa, sagar zukua eta sagarretik egindako produktuak egongo dira eskuragarri. Horrez gain, Mutrikuko Institutuko DBH4 mailakoek pintxoak salgai jarriko dituzte, ikas bidaiarako dirua lortzeko asmoz.