Aldarriz josi dira kaleak
Lea-Artibain eta Mutrikuko kaleak bete dituzte; elkarretaratze eta manifestazioetan parte hartuz.
Aldarrikapen egun bihurtu da nonahi Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna; emakumeek beren egunerokotasunean jasaten dituzten eraso matxistak nahiz patriarkalak salatzeko eguna. Mobilizazio eta ekintzak egin dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun.
Tokian tokiko erakunde eta talde feministek deituta, ia herri guztietan egin dira emakumeenganako indarkeria bistaratzeko ekitaldiak; indarkeria matxista ozen salatzea eta gaitzestea izan da guztien helburua.
Eguerdian hasi dira Mendexako aldarriak. Aulestin irakurketa txokoa egin dute, eskolako umeek apainduta. Ondoren, herrietako elkarretaratzeen unea heldu da. Ondarroan, Andrabandaren soinuekin girotu dituzte kaleak, eta Alamedan batu den jendetsaren aurrean irakurketari ekin diote: “Indarkeriak hildako emakume guztiak gogoratu nahi ditugu. Honen aurrean, elkar zaintzea eta babestea da bide bakarra. Nekatuta egon arren, aspertuta eon arren, ez dugu amore emongo, salatzen jarraituko dugu, ez dugu onartuko gure kontrako erasorik!”. Mutrikun, berrizm EMA gunetik abiatu eta Goiko Plazarainoko bidea osatu dute. Hemen eguneko irudiak: