Keike musika taldea, Mutrikuko Gaztetxean

Mutrikuko Abendurock jardunaldien baitan, Keike musika talde ondarrutarraren kontzertua egongo da barikuan [abenduak 9], 22:30ean, Mutrikuko Gaztetxean. Talde ondarrutarrak iragarri du denboraldi batez ez dutela beste kontzerturik eskainiko eta, ondorioz, zaleei kontzertuaz gozatzera joateko gonbitea egin diete. «Aurtengo gure azken kontzertua izango da eta denboraldi batean behintzat, emango dugun azkena. Beraz, ez galdu aukera!».