Mutrikutik autobusa antolatu dute Bertsolari Txapelketa Nagusira joateko
Izena emateko epea abenduaren 12an bukatuko da.
Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan egingo den Bertsolari Txapelketa Nagusira joateko autobusa atera dute Mutrikuko Bertso Eskolakoek. Autobusa 08:00etan abiatuko da Mutrikuko goiko paradatik.
Interesa dutenek abenduaren 12a baino lehen izena eman beharko dute, eta bi bide jarri dituzte horretarako: xabimeister@gmail.com posta elektronikora idatzita edo 677104487 telefono zenbakira deituta.