Mijoa erreka saneatzeko konpromisoa ez dela bete salatu du Eguzkik
Hamarkada bat baino gehiago igaro da eta oraindik ez da inolako urratsik eman Mijoa errekako saneamenduaren inguruan.

Mijoa errekako saneamendu lanak ez direla burutu salatu du Eguzki Talde Ekologistak. 2021eko otsailean Ura agentziak Mutriku eta Saturraran bitartean saneamendu sarea hobetzeko asmoa erakutsi zuen, eta esku hartzea gauzatzeko proiektua idazteko lana lehiaketara atera zuten.”2023. urtea ate joka dugu, baina Mijoak jarraitzen du estolda hutsa izaten”.
Eguzkitik lanen arrastorik ez dagoela salatu dute: “2021eko otsailean, Ura Agentziak saneamendu-proiektuaren idazketa lizitatu zuenean, aurrerapausotzat jo genuen, proiekturik gabe ez dagoelako lanak gauzatzerik, baina garbi utzi genuen ez genuela txalo egingo, lan hauek hamarkada luzeko atzerapena dutelako. 2022. urtea bukatzear da eta Mijoa errekako saneamendu-lanen arrastorik ez dago”.
Aurrekariak. Erakundeek 2007 eta 2011 urte bitartean Gipuzkoan hainbat lan hidrauliko finantzatzeko Akordio Esparru bat izenpetu zuten. “Proiektua gauzatuta ikusi arte beste hamar urtez itxaron behar ez izatea baino ez dugu desio”, ohartarazi zuten Eguzkitik. Hamarkada bat geroago, 2021ean, berriz, proiektua gauzatu gabe egonik, “oraingoan bai” mezua helarazi zioten taldeari. 2021ean proiektua idatzi eta 2022an gauzatuko zela baieztatuz.