'Hablemos claro' liburuaren aurkezpena, Etxelilan
2022ko Euskadi Literatur Saria irabazi du Teresa Maldonadok liburu honekin.
Hablemos claro liburuaren aurkezpena eta solasaldia burutuko dira Etxelila Ondarroako Emakumeen topalekuan, eguenean [abenduak 15], 19:00etan. Teresa Maldonado Baraona FenistAldeko kidea eta Filosofia irakaslea da liburuaren autorea, eta hortaz, saioa bideratzearen ardura izango duena.
Maldonadok azaroak banatu ziren 2022ko Euskadi Literatur Saria irabazi zuen, gaztelaniazko saiakera, hain zuzen ere, liburu honekin: “Liburu honetan, argi hitz egitearen aldeko deia egiten dut, zailtasunari iskin egin gabe. Kritika feminismoan zentratu dut (nire espazioa bihotzez eta buruz). Autokritika da, beraz”.
Hizkuntzaren erabilera. Feminismoan egiten den hizkuntzaren eta erretorikaren erabilerari buruzko hausnarketak jaso ditu Maldonadok Hablemos Claro liburuan. Gaur egun hizkera feministan hitzak ugaritzea, hasiberrientzako ulertezinak diren hitzak eta esamoldeak erabiltzea, kezkagarria eta kaltegarria dela dio, eta funtsezkoari erantzuten dioten eztabaidak izateko beharra planteatzen du.