Joseba Palenzuela izango da Mutrikuko EH Bilduren alkategaia
Abiatu gabe geratu diren proiektuei heltzeko konpromisoari heldu nahi dio.
Joseba Palenzuela Arrien egungo alkatea izango da Mutrikuko EH Bilduren zerrendaburua 2023ko udal hauteskundeetan. EH Bilduren mahai politikoaren proposamena eta bilkideen babesa jaso ondoren, “hautagai izateko erabakia hartu dut”.
Palenzuelak abiatu gabe geratu diren proiektuei heltzeko konpromisoari heldu nahi dio: “Legealdi zail baten ondoren, asko dira hasitako proiektuak, beste hainbat hasi ezinik gelditu zaizkigunak, eta horiei heltzeko konpromisoari heldu nahi diot, eratuko dugun lan-talde batekin batera aurrera ateratzeko. Zalantzarik gabe, herritarrekin batera, gure jardunaren indarra, nonbait badago, herritarrekiko harremanean dagoelako eta egongo delako”.
Palenzuelari buruz. Udalarekin eta herriarekin betidanik izan du lotura estua. Mutrikuko Udal euskara teknikaria izan da urte luzez, eta Kalaputxi herri aldizkariko kidea da. EH Bilduren hautagai bezala aurkeztua izan zen 2011ko hauteskundeetan, eta lehenengo aldiz alkatearen makila jaso zuen. 2019an EH Bilduren hautagaietako bat izan zen, Joakin LarraƱagarekin batera, eta bozkaketa burututa Palenzuela izan zen bozka gehien jaso zituena. Hauteskundeak irabazita, Mutrikuko alkate izendatu zen, gaur egunera arte.