Ondarroako igerilekua itxi egingo dute konponketak egiteko
Gaur [abenduak 19] itxiko dute igerileku txikia.
Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuak itxiko dituzte urteko hustuketa eta konponketak egiteko.Igerileku txikia gaurtik [abenduak 19] abenduaren 28ra arte, biak barne. Igerileku handia, berriz, abenduaren 29tik urtarrilaren 3ra egongo da itxita.
Udan ezin izan ziren igerilekuak hustu, lehortea zela eta gero ezinezkoa zelako betetzea. Hortaz, orain burutuko dituzte lanak. “Izan liteke egun hauek zertxobait aldatzea, konponketen zailtasunaren arabera. Egun hauek aukeratu dira hustuketa eta konponketak egiteko orain delako bai ikastaro bai herriko taldeen saio gutxien dauden epealdia”.