Mugikortasun murriztua dutenen aparkalekuetako iruzurrak kontrolatzeko kanpaina abiaraziko dute Ondarroan

Datorren astetik aurrera, ibilgailu horiek identifikatu eta jabeak salatuko dituzte. Aparkaleku hauek behar bezala erabiltzea etika kontua dela esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga alkateak.

Ailegatu da antxoa portuetara

21,6 tona saldu dira kosterako lehen jardunaldian Ondarroan. 4,70 euroan saldu dira sortarik garestienak eta 0,88 euroan, merkeenak. Hondarribiko 'Itsas lagunak' ontziko marinelek deskargatu dituzte lehen garauak.

Idazlea eta bertsolaria

Sarai Robles: "Berriatuko eta Ondarroako jendea oso eskuzabala iruditu zait"

Sortzaile barañaindarrak 'Etxe ikusezina' ipuina garatu du Berriatuan eta Ondarroan, Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekari esker. Emaitza jasotzen duen 'Hamazazpigarrenean aidanez' liburua eguaztenean [martxoak 2] 18:00etan aurkeztuko du Berriatuko bideo gelan.

Umeak izan dira protagonistak Lekeitioko inauterietan

Eskola eta Ikastoletako ikasleak mozorroekin jantzita hartu dituzte herriko kaleak kalejiran.

Mikel Reina Barros

Ondarroako kaleak kolorez bete ditu inauterietako kalejirak

Lantzoi jaunaren atzetik Itsasaurre Plazarainoko ibilbidea osatu dute mozorrotuek. Dantzan eta kantuan egin dute kalejira.

Mikel Otegik alta jaso du, baina isolamenduan egon beharko du tuberkulosiagatik

Etxerat-ek ohar baten bidez jakinarazi duenez, Ondarroako bizilaguna Iruñeko espetxera eraman dute berriro, Nafarroako Ospitalean sendagiria jaso ostean.

Txapelketa amaiera gazi-gozoa Arbe eta Lopezentzat

Jai Alai Winter Serieseko ligaxkaren azken jardunaldian nagusitu arren, Arbe-Lopez bikotea ez da finalaurrekoetara pasatu.

Gehiago