Kolorez, musikaz eta umorez jantziko dituzte herriko kaleak

Herriko jai berezienak eta parte hartzaileenak eztanda egitekotan daude .Ohiko formula mantenduz, baina aldaketa txiki batzuekin dator aurtengo egitaraua

Elkarretaratzea egin dute Barakaldoko hilketa matxista salatzeko, Aulestin

Atzo [ekainak 16] 20:00etan plazan elkartu ziren “indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea” eskatzeko.

Suak girotutako auzoetako jai handiak

Zenbait herritako jai nagusiak dira sanjoanak, baina auzoetan ere bada zer ospatu. Hala, udako egunik luzeenak aprobetxatzeko jaiak antolatu dituzte Lea-Artibaiko auzoetan.

Sua pizteko unea iristear dago

San Joan suak eta jaiak ospatuko dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Hainbat ekimen egongo dira herri eta auzoetan.

Pandemia aurreko estilora ospatuko dira aurten Aulestiko sanjoanak

Paella Eguna berreskuratuko dute, eta txosnak ere bere lekua hartuko du plazan. Bazkariak, musika eta kirol ikuskizunik ez da faltako. Danborradak ere berriro zeharkatuko ditu herriko kaleak.

Mutrikuko I. Goitibera lasterketa

Zapatuan [ekainak 18], 16:00etan, Euskal Inertziaren Kopako laugarren proba baliagarria lehiatuko da Mutrikun. Antolatzaileek boluntarioak behar dituztela aipatu dute.

Mugerza eta Albisu kirolariei harrera, Mutrikun

Atzo [ekainak 17], barikua, 19:00etan, Mutrikuko Udalean harrera egin zioten Ander Albisu eta Ugaitz Mugerza kirolariei.

Gehiago