Ondarroako Zatoztek Gabonetako zozketako zenbaki sarituak argitaratu ditu
Zenbaki sarituak edo ordezkoak dituztenak beranduenez urtarrilaren 16rako agertu behar direla esan dute Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteko kideek.
Guztira, Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak 2.100 euro banatuko ditu saridunen artean (700 euro zenbaki saritu bakoitzarentzako). Gaineratu dute zenbaki sarituak dituztenek eta baita ere ordezkoak dituztenak urtarrilaren 16a dutela agertzeko azken eguna (Zatoztek Alameda parean daukan bulegora joan beharko dute). “Lehenago agertzen badira ere ondo”.