Zuhaitz naturalak bilduko dituzte asteon
Aurretiaz abisatu beharko da Mankomunitatearen telefonora deituta.
Debabarrenako Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko ditu eskualdeko udalerri guztietan, tartean, Mutrikun, hain zuzen ere, bihar [urtarrilak 11] eta barikuan [urtarrilak 13].
“Gabonetako ospakizunak amaituta herritar asko apaingarriak bota egiten dituzte”. Horren aurrean, zuhaitzak bildu eta konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea erabaki du Mankomunitateak, izei naturalek sustrairik ez dutenez ezini baitira birlandatu.
Ordutegiak. “Izei naturalak bakarrik jasoko dira, hau da, plastikozkoak edo beste material batzuetakoak ez dira bilduko”. Izeiak edukiontzien ondoan utzi beharko dira, eguaztenean eta eguenean 20:00etatik 21:00etara bitartean eta 943 700 799 telefono zenbakira deitu beharko da aurretiaz, hain zuzen ere, Mankomunitatea plangintza egin ahal izateko.