Lilatoian izena emateko aukera egongo da Etxelilan
Urtarrilaren 26ra arte egongo da izena emateko aukera. Autobusa egongo da joateko.
Martxoaren 5ean izango da aurtengo Lilatoia, eta aurten ere Ondarroako Etxelilak Etxelilan Aringaingan taldea osatu du. Izena ematea bihar [urtarrilak 17] abiatuko da eta hilaren 26ra artea egongo da zabalik, martitzenetik barikura; 16:30tik 20:30 etara. Gaineratu dutenez, autobusa egongo da Donostiara joateko. Hortaz, izena ematea eta kamiseta jasotzea 13 euro izango dira, eta autobusa, berriz, bost euro.
Etxelilan izena ematea urtarrilaren 26an bukatuko den arren, egun horretatik aurrera ere norbere kabuz izena emateko aukera egongo da Lilatoiaren webgunetik, baina kasu horretan ez da aukerarik egongo Etxelilan kamiseta jasotzeko.
Ondarroako Emakumeen Jabekuntza eskola abian da berriz ere, eta urtarrilaren 25ean ezarri dute hurrengo hitzordua, 17:30etan. Bizitza duinak erdigunera saioa eskainiko du Miren Aranguren Emagin Elkarteko kideak: “Ekonomia feministaren pentsamendu eta praktiketan oinarritutako saioa prestatu dugu, tokian tokiko errealitate eta parte hartzaileei egokituta, zaintza lanen eta zaintzaileen historiaz zein orainaz jarduteko: zer da zaintza? zergatik da, oraindik orain, zaintzea ikusezina? zer aldatu da iragan mendetik hona eta zerk dirau? zer nolako lan eta bizi baldintzak dituzte Euskal Herriko zaintzaileek?”.
Hitzaldian parte hartzeko izena eman beharko da etxelila@ondarroa.eus helbidera idatzita edo 654 54 73 67 edo 94 613 40 08 telefonoetara deituta. Matrikulazioa bost euro ordainduko da.