2023/1/19

Margolaria

Arantza Gaztañaga: "Bizitakoak nola sentitu ikasi dut"

Margolari bermeotarrak epilepsia erasoak ditueneko irudiak margotzen ditu koadroetan. Bermeotarraren erakusketa urtarrilaren 30era arte dago ikusgai, Uhagon kulturgunean. Erakusketa astelehenetik barikura 09:00etatik 20:00etara eta zapatuetan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara ikusi dateke.

Diseinatzailea

Eñaut Barruetabeña: "Ez da bilduma soil bat, pentsatzeko prozesu bat da"

Modari bere alea gehitu eta ingurumenari buruzko mezuak zabaltzen ditu bere bildumen bitartez, oraingoan, itsas koralak ezarri ditu erdigunean.

Erreminta Gida: krisi klimatikoari aurre egiteko eta energia aurrezteko laguntza sorta

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ihobek Erreminta Gida programa ezagutzera eman dute, tokiko administrazioek jasangarritasunaren arloa lantzeko gomendioak batzen dituen laguntza sorta, baita teknikariak kontratatzeko laguntzak barneratzen dituena ere.

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere helmuga turistikoa sustatuko du

Geoparkea Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) parte hartzen ari da. Ordezkariak egon dira bertan, tartean, Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea.

Olaia Inziarte eta Janus Lesterren kontzertua, Ondarroan

Pop estiloa dakarten musikari nafarrak Beikozinin ariko dira domekan [urtarrilak 22] euren lan berriak aurkezten, 19:00etan hasita. Sarrerak Internetez edo txarteldegian erosi ahal dira.

Ondarroako Shibari taldeak irabazi du Amaraun Arte Fabrikaren maketa lehiaketa

Sei talderen artean nagusitu dira. Bigarren saria, berriz, Moonshinerds durangarrek eraman dute.

Arantza Ibarrak hirugarren liburua aurkeztuko du Ondarroan

Solasaldia domekan [urtarrilak 22] izango da, 12:00etan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.

Mutrikuko Gabonetako zozketako zenbaki sarituak iragarri dituzte

77.469 zenbakiak eskuratu du lehenengo saria, eta 42.120 zenbakiak, berriz, bigarren saria.

Gehiago