Arantza Ibarrak hirugarren liburua aurkeztuko du Ondarroan
Solasaldia domekan [urtarrilak 22] izango da, 12:00etan, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.
Arantza Ibarra ondarrutarrak Hacia lo humano. Guia espiritual para buscar la luz y el amor bere hirugarren liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo ditu domekan [urtarrilak 22], 12:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharreko bigarren solairuan.
Ondarrutarraren hirugarren liburua Kolima argitaletxeak argitratu du, eta garapen espirituala eta hazkunde pertsonala ditu oinarri. “Gida espiritual bezala definituko nuke, pertsonaletik abiatuta orokortasunera doa, hazkuntza bilakatzeko asmoz. Norbere barruan argitasuna eta maitasuna lantzeko eta bilatzeko”.
Liburuaren lehenengo aurkezpena Ondarroan egiteko erabakia pertsonala izan dela aitortu du: “Liburua lehen aldiz esku artean izan baino lehenago nire herrira joan nahi izan dut, lehenengo hitzordua izango da liburuarekin dudana. Ondoren bira bat izango dut, baina herritik abiatuta, eta ilusioa egiten dit”.