Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere helmuga turistikoa sustatuko du
Geoparkea Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) parte hartzen ari da. Ordezkariak egon dira bertan, tartean, Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea.
Euskal Kostaldeko Unescoren Munduko Geoparkearen ordezkariak Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) daude, zehazki, Euskadiko standa inauguratzeko eta Unescoren Munduko Geoparkeen geoturismoko esperientzien aldizkari berriaren aurkezten. Deba, Zumaia eta Mutrikuko ordezkariak parte hartu dute lehenengo ekitaldian, tartean, Joseba Palenzuela Mutrikuko alkateak.
Aurkeztu duten aldizkari berria ehun orrialde inguruko argitalpena da, eta egun estatuan dauden hamabost Geoparkeak lantzen ditu: Cabo de Gata, Sierras Subbeticas geoparkea, Sierra Norte de Sevilla geoparkea, Kataluina Erdialdeko geoparkea, El Hierro geoparkea, Las Loras geoparkea, Maestrazgoko geoparkea, Sobrarbe-Pirineos geoparkea, Granada georparkea, Villuercas-Ibores-Jara geoparkea, Molina-Alto Tajo geoparkea, Lanzarote eta Chinijo geoparkea, Origens geoparkea, Montañas do Courel geoparkea eta Euskal kostaldeko geoparkea.
Geoparke bakoitzerako geoturismo esperientziak proposatzen ditu aldizkariak. Argitalpena geoparques.es -en eskuratu edo deskargatu daiteke: “Estatuko geoparkeak aurkeztu eta sustatzeko balioko du”. Bestalde, Euskal Kostaldeko Unescoren Geoparkea ekoturismoko helmuga gisa sustatuko da: “Fiturrean Geoparkeak bere eskaintza turistikoaren berri emango du Euskadiko standean, Euskal Kostaldeari eskainitako txokoan”.