Otsailaren 24a da Berriatuko ipuin eta marrazki lehiaketara lanak aurkezteko azken eguna
Bi lehiaketetan gaia librea da, baina ipuinetan gutxieneko luzera bat errespetatu behar da. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal ditu. Martxoaren 16an egingo da sari banaketa.
Marrazkiei dagokienez, 3A neurrian aurkeztu behar dira, eta teknika librea da. Ipuinak, ostera, DIN A4 orrian, Times New Roman letragaz, 12 puntuko tamainagaz eta 1,5eko lerro arteagaz aurkeztu behar dira; a orreuskaraz idatzita egon behar dute.
Bi lehiaketetan gaia librea da, eta parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal ditu; modalitate bakoitzeko sari bakarra jaso ahal izango da. Ipuinak posta elektronikoz aurkeztu behar dira (liburutegia@berriatua.org), eta PDF formatuan; marrazkiak liburutegian aurkeztu behar dira.
Ipuinen kasuan, posta elektronikoan izen-abizenak, maila edo adina eta harremanetarako kontaktua zehaztu behar dira. Ā«Aurkeztutako dokumentuan ez ipini izenik ezta bestelako daturikĀ». Sari banaketa martxoaren 16an egingo dela aurreratu dute.
- Marrazkiak: Sariak
- HH5-LH2: 20 euro eta diploma.
- LH3-LH4: 30 euro eta diploma.
- LH5-LH6: 40 euro eta diploma.
- 12-14 urte bitartekoak: 40 euro eta diploma.
- 15 urtetik gora: 150 euro eta diploma.
- Ipuinak: luzera/sariak
- LH3-LH4: Ez dago gutxieneko neurririk. Saria: 30 euro eta diploma.
- LH5-LH6: Gutxienez orri bat. Saria: 30 euro eta diploma.
- 12-15 urte bitartekoak: Gutxienez bi orri. Saria: 40 euro eta diploma.
- 16 urtetik gora: Gutxienez hiru orri. Saria: 150 euro eta diploma.