Trantsizio energetikoari buruzko hitzaldia, Ondarroako Kofradia Zaharrean
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatutako saioa bihar [urtarrilak 24] izango da, 18:30ean.
Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatuta Trantsizio energetikoa Euskadin hitzaldia eskainiko du Iñigo Ansola Kareaga markina-xemeindarrak, EEE-ko (Energiaren Euskal Erakundea) zuzendari nagusia eta Hidrogenoaren Euskal Elkarteko lehendakariordea da.
Hitzaldian euskal energia sistemaren erronkak aurkeztuko ditu adituak eta Europako beste herrialdeekin alderatuko ditu: “Erabakiak hartzeko unean gaude, baita erabaki horien giltzarriak ere”. Energiaren aurrezpena eta bere erabilera eraginkorraren garrantziaz ohartuko du adituak, eta energia berriztagarrien panorama eta aukera desberdinak azalduko ditu. “Gure egitekoa klima aldaketaren aurrean, inbertsioak erakartzerakoan eta enplegu arloan egin daitezken berrikuntzak”.