Mutrikuko EH Bilduk herri batzarra deitu du
Eguenean [otsailak 2] 19:00etan izango da bilera Zabiel kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Mutrikuko EH Bilduk herri batzarra deitu du “herriaren etorkizuna marraztuko duen” erronka nagusiak herritarrekin batera lantzeko. Zehaztu dutenez bilerak bi zati izango ditu; alde batetik, orain arte landutako erronka nagusiak aurkeztuko dituzte, bestetik, bertaratzen direnen ideia, ekarpen eta ikuspuntuak jasoko dituzte. Jorratuko diren gaien artean egongo dira etxebizitza politika, enplegua, euskara, kultura, antzokia..