Sute bat gertatu da Ondarroako Korteta inguruan

Sute bat gertatu da gaur [otsailak 22] Ondarroako Korteta parean. Ondarroako Udaletik jakinarazi dutenez  sutearen berri jakitean larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta minutu gutxian sua itzaltzea lortu dute.  Oraindik ez dakite sutea zerk eragin duen.