Aiora Renteriak eta EnĚaut Elorrietak abestu dute Axular Arizmendi musikari eta ekoizle mutrikuarrak sortutako kantua. Abestia eta bideoklipa gaur [otsailak 22] aurkeztu dute, Ondarroan.
Udalak antolatuta, proiekzioa barikuan [otsailak 24] izango da, 18:00etan, Ziortza-Bolibarko Udal Aretoan. Udal ordezkarien esan dute feminismoa eta euskara ardatz dituen dokumentala herritarrek ezagutzea nahi dutela.
Nabarniz Jatetxeak irabazi du Ispasterko zaldi mando sariketa. Kintxopekoan, ostera, Fikako Garcia Alabak nagusitu da.
Gero eta gehiago gainkarga hori emakume etorkinengain dagoela ondorioztatu dute diagnostikotik. Jakinarazi dutenez, herritar gutxik erantzun dute inkesta, eta erantzun duten gehienak emakumeak izan dira.
Etxeratek jakinarazi duenez, ondarrutarra epaiketaren zain dago eta "astean behin Espainiako Auzitegi Nazionalera joan beharko da sinatzera".
Aholkularitza ekologiko zerbitzua Ispasterko Udalak jasangarritasunaren alde egindako beste urrats bat da, eta bat dator udalerrian sortzeko bidean dagoen energia komunitatearen proiektuagaz. Ispastertarrei jasangarritasunagaz lotutako zalantzak argitzeko balio du zerbitzu horrek.
2022ko Loraldia festibalaren eskariz sortutako proiektua da.