Hilekoarekin bizi ikastaroan izena ematea zabalik dago
Saioa Hernandez sexologoa izango da saioa bideratuko duena.
Etxelilak Ondarroako Berdintasun Sailarekin elkarlanean antolatutako Hilekoarekin bizi 10-12 urte bitarteko neskei zuzendutako ikastaroa apirilaren 28an egingo da, 17:00etatik 20:00etara bitartean, Etxelilan. Saioa Hernandez sexologo eta psikologoak gidatuko du genitalen ezaugarriak erdigunean jarriko dituen saioa: “Genitalen ezaugarri eta garapena jolasen bitartez landuko da. Aldi berean, gorputzaren (eta neska* bakoitzaren) ezaugarriak, beharrak eta gustuak konpartituko ditugu eta aurreiritzien inguruan hausnartu”.
Izen ematea. Ikastaroan izena eman nahi dutenek etxelila@ondarroa.eus posta elektronikora idatzi behar dute edo 664 54 73 67/ 94 613 40 08 zenbakietara deituta. Matrikulazioa bost euro izango dira.