Zapato Azulean txosnak jartzeko eskaera epea zabaldu dute
Uztailaren 1ean egingo den Ondarroako Zapato Azulean txosnak jartzeko eskaera epea zabaldu du udalak eta maiatzaren 31ko 13:00ak arte egongo da zabalik. Izen emateak udalaren Erregistro Orokorrera bideratu behar dira. Zehaztu dutenez udala eta Radixu Irratia elkarlanean arituko dira baldintzak zehazteko, tartean, eraso matxisten protokoloa eta ordutegiak.