Mutrikuko udalekuen izen emateak zabalduko dituzte datorren astean
Udaleku eta eskola kiroleko aukera ezberdinak daude. Informazio gehigarria udalaren webgunean aurkitu daiteke.
Mutrikun udan ohiko bi udalekuak antolatuko dituzte, batetik Txantxangorri Aisialdi Taldearena eta Eskola Kiroleko “Kirolaz Blai” Kirol Uda kanpaina. Biak ala biak, data berdinetan izango dira: ekainaren 26tik uztailaren 14ra.
Txantxangorri Aisialdi Taldearen udalekua 3 urtetik (2022-2022 ikasturtean hiru urteko gelan daudenak) 12 urte bitartekoei zuzenduta dago. Izena emateko egunak zehaztu dituzte: apirilak 28, apirilak 29, apirilak 30, maiatzak 5, maiatzak 6 eta maiatzak 7, txantxangorrixak@gmail.com posta elektronikoaren bitartez. Familiako ume baten kuota 100 euro dira, bi umerena 180 euro eta hiru umerena 235 euro.
Bestalde Mutrikuko Eskola Kirolak antolatzen duen Kirolaz Blai kirol uda kanpaina LH3 tik DBH4ra arteko gazteei zuzenduta dago. Izena emateko aukera apirilaren 24tik maiatzaren 7ra izango da, mutrikukoeskolakirola@gmail.com posta elektronikoaren bitartez. Ordainketei dagokionez, familiako ume batengatik 85 euro ordainduko dira, bi umerena 160 euro eta hiru umerena 225 euro.
Kirolbizi eta Arraun Eskola. Kirolbizi elkarteak antolatzen duen Kirol Bizi Kanpusa uztailaren 17tik 21era bitartean egingo da; 8 urtetik 14 urte bitartekoei zuzenduta. Izena emateko aukera maiatzean zabalduko dute. Bestalde Mutrikuko Arraun Taldeak Arraun Eskola antolatu du, eta uztailaren 3tik 19ra bitartean egingo da. Izena emateko aukera egongo da apirilaren 24tik maiatzaren 21era bitartean, 606 67 27 46 zenbakira idatzita edo arrauneskolamutriku@gmail.com helbidera idatzita. Ume bakoitzeko 50 euro ordainduko dira.
Informazio guztia udalaren webgunean dago eskuragarri eta baita antolatzaileen sare sozialetan.