Berdel Eguneko bazkaria ekainaren 3an izango da
Maiatzaren 14a da izena emateko azkenengo eguna.
Berdel Eguneko bazkaria egiteko hitzordua zehaztu dute: ekainak 3an izango da. Mutrikun izango da bazkaria, baina oraindik ez dute zehaztu non egingo den. Bazkarira joan nahi dutenentzat izena emateko epea zabaldu dute, eta maiatzaren 14ra bitartean egongo da aukera. Turismo Bulegoan egin behar da izen ematea, ondorego ordutegian: domekatik ostegunera 10:00etatik 14:00etara, barikuan eta zapatuan, berriz, 10:00-14:00 eta 16:00-18:00.