Euskararen (proto)historia izango dute aztergai Zientziaren Giltzak Elkartearen hitzaldian
Gaur izango da hitzaldia, 18:30ean, Kofradia Zaharrean.
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta Euskararen (proto) historia aztergai hitzaldia eskainiko du Eneko Zuloaga San Roma Euskal filologioa eta EHUko Letren Fakultateko Hizkuntzalariak; gaur [apirilak 24], 18:30ean, Kofradia Zaharrean.
Bertaratutakoek hizkuntzen historiaren azterbideetara hurbiltzeko aukera izango dute, baita ere euskararen garai zaharrenetatik modernoetara bitarteko ibilbidea egiteko. Hitzaldiak bi helburu izango ditu; Euskararen historia aztertzeko materialak eta metodoak zeintzuk diren azaltzea corpusaren ikuspegi orokorra emanez eta materialik gabeko iragana nola berreraikitzen den azaltzea. Bestalde, euskararen historian barrena ibilbide bat irudikatuko du hizlariak: azken 2.000 urteak hartuta, zenbait garaitako mugarriak hartuko dira eta, horien aitzakian, euskarak garairik garai izandako bilakabideaz ezagutzen ditugun datu nagusiak azalduko dira.