Mutrikuko kirol diru laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 12an amaitzen da
Informazio osagarria udalaren webgunean dago eskuragarri eta zalantzak izanez gero kirola@mutriku.eus posta elektronikora idatzi daiteke.
Mutrikuko Udalak ematen dituen kirol diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago, eta maiatzaren 12a izango da eskaerak bidaltzeko azkenengo eguna. Deialdiaren helburua da Mutrikuko udalerriko dirurik irabazteko asmorik gabeko kirol elkarteei, norbanakoei eta zenbait kirol jarduera burutzeko elkartzen diren pertsona fisikoei dirulaguntzak ematea, 2023an Mutrikuko udalerrian kirola sustatzeko. “Jarduera hauek, beti ere, bat egin behar dute Mutrikuko Udalaren Kirol Politikaren helburuekin”.
Dirula guntzak eskatzerakoan hiru lerro zehaztu dituzte; Mutrikuko kirol erakunde eta taldeen jarduerak, herri kirolak eta banakako kirolarien jarduerak. “Mutrikuko Udalak diru laguntza lerro hauek finantzatzeko 36.000,00 euroko kopurua jaso du”.
Eskaerak. Pertsona fisikoek Mutriku udaletxeko erregistroan egin dezakete eskaera, edo telematikoki www.mutriku.eus helbidearen bitartez. Pertsona juridikoei dagokienez, soilik telematikoki egiteko aukera izango dute.
Epea maiatzaren 12an bukatzen da, eta behin epea bukatuta eskaerak aztertuko dituzte, “behar izanez gero 10 eguneko epe bat emango du zuzenketak egiteko”. Ondoren proposamenak aztertuko ditu Kirol alorreko Batzorde Informatzaileak, eta azkenik, proposamenak Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko zaizkio diru laguntzak esleitzeko. Informazio osagarria webgunean dago eskuragarri eta zalantzak izanez gero kirola@mutriku.eus posta elektronikora idatzi daiteke.