Ondarroako boleibol txapelketa, datozen bi asteburuetan
Tripi Trapu Boleibol Taldeak antolatu du, doako sarreragaz.
Tripi Trapu Boleibol Taldeak Ondarroako Udalagaz elkarlanean antolatutako boleibol txapelketa herrikoia zapatuan [apirilak 29] eta hurrengo asteko zapatuan [maiatzak 6] egingo dute. Institutuko kantxan egingo dutela aurreratu dute antolatzaileek, doako sarreragaz, eta hainbat adinetako jokalariei zuzenduta egongo da.
Batetik, 29an, emakumezkoei zuzendutako egitaraua egongo da. 09:30ean, 15 urtetik beherakoen partidua jokatuko dute; jarraian, 16 urtetik gorakoen txanda izango da. 6an, ostera, bolei misto irekia jokatuko dute. Partiduak 3 jokalariz osaturiko taldeek jokatu beharko dituztela aurreratu dute antolakuntzatik. Izen ematea Tripi Trapu Boleibol Taldearen Instagram kontura idatzita egin beharko da. Taldetik sasoiz apuntatzeko deialdia luzatu dute.