Gaikako bilketa desegokia egiten den 62 puntu identifikatu dituzte Debabarrenan
Sei puntu kritiko identifikatu dituzte Mutrikun.
Debabarrenako Mankomunitateak gaikako bilketa hobetzeko helburuarekin edukiontzi marroian agertzen diren hondakin desegokiak murrizteko sentsibilizazio kanpaina abiatu du, zehazki, bi hezitzaile ari dira eskualdeko herrietako edukiontzi puntu kritikoetan informazioa banatzen eta herritarrek kezkei erantzuna ematen; apirilaren 17an hasi ziren maiatzaren 19ra bitartean egongo dira. Mutrikun maiatzaren 15etik 17ra egongo dira.
Helburua ontzira bota ezin daitezkeen hondakinak zeintzuk diren azpimarratzea da, ohiturak aldatzeko asmoz. Horrez gain, gaikako bilketaren inguruko eskuorri informatibo bat ere banatuko diote herritarrei.
Lanketa. Urtarrilean edukiontzi marroiaren birziklapen ohituren azterketa egin zuen Mankomunitateak, herriz herri. Azterketa horren emaitzek adierazi zutenaren arabera 62 puntu kritiko identifikatu zituzten; puntu horietan ehunka poltsa desegoki agertu ziren 2022an. Mutrikuren kasuan, sei puntu kritiko azpimarratu dituzte; Almirante Gazteñeta 16, Ondarbeltz, Jose Antonio Eceiza 5, Moila kalea, San Agustin, 13 eta San Agustin, 4.