Gipuzkoako Pilota Egokituaren jardunaldia hartuko du Miruaitzek
Hamar bikoteren arteko lehia izango da. Eneko Sagarmendi mutrikuarrak jokatuko du.
XIII. Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren jardunaldia jokatuko da zapatuan [apirilak 29] 10:00etan Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Bikotekako txapelketa izango da, teniseko paletarekin, eta bertan ariko da azken urteetako txapelduna Eneko Sagarmendi mutrikuarra.
Lau orduz luzatzea aurreikusten da, hain zuzen ere, hamar bikoteren arteko lehia hartuko izango baita:
- Lorea Iribar eta Alvaro Valor/ Hodei Asteasu eta Asier Arruti
- Lander Ortega eta Leire Esnal / Sheila Cueto eta Mikel Vega
- Iñaki Divasson eta Xabier Villar / Hodei Asteasu eta Asier Arruti
- Ibai Gómez eta Eneko Sagarmendi / Jurdan Arakistain eta Haritz Lertxundi
- Iñaki Divasson eta Xabier Villar / Sheila Cueto eta Mikel Vega
- Lander Ortega eta Leire Esnal / Lorea Iribar eta Alvaro Valor
- Ibai Gómez eta Eneko Sagarmendi / Joseba Altuna eta Erik Gaton
- Hodei Asteasu eta Asier Arruti/Sheila Cueto eta Mikel Vega
- Lander Ortega eta Leire Esnal / Iñaki Divasson eta Xabier Villar
- Jurdan Arakistain eta Haritz Lertxundi / Joseba Altuna eta Erik Gatón