Oporrak Bakean programan izena emateko auzkera zabaldu dute Aulestin
Oporrak Bakean programak Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren umeak ekainetik abuztura bitartean etxean hartzeko aukera eskaintzen du. Hori dela eta, Aulestiko Udaletik animatzeko deia luzatu diote herritarrei, eta izena emateko aukera zabalik dagoela gogorarazi dute; maiatzaren 19a da izena emateko azken eguna. Izena eman nahi dutenek, udal idazkaritzara deitu behar dute: 94-627 90 06.