Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

52 txirrindulari elkartu dira Berriatuko BTT martxan

Antolatzaileek 24. ekitaldiaren balorazio "positiboa" egin dute.

Argazkia: Urepel Kirol taldea.
Alex Uriarte Atxikallende
Berriatua
2023/05/16

Berriatuko 24. BTT Martxa egin zuten iragan zapatuan [maiatzak 14], euripean baina giro ederrean. Udalak eta Urepel Kirol Taldeak antolatuta, 52 txirrindularik parte hartu zuten, eta antolakuntza lantaldeko kideak kopuru horregaz zein bizitako egunagaz “asebeteta” azaldu dira. Izen ematea 08:30ean zabaldu zuten herriko plazan, eta uneoro zerura begira egon ziren: “Jakin bagenekien agindutako eguraldi eskasak hasieran parte hartzeko asmoa zuten asko eta asko kikildu egingo zituela, baina azkenean lagun talde ederra elkartu ginen”.

Eguzkipean hartu zuten irteera parte hartzaileek, baina, denborak eurrera egin ahala, euria eta aro txarra nabarmendu ziren. Ibilbideek (bai luzeak, bai laburrak), ostera, ez zuten aldaketarik jasan: “Egia da lokatza egon bazegoela, baina ura izan zen nagusi. Edozelan ere, ibilbide biak bere horretan mantendu genituen, eta ziklistek gogotik disfrutatu zuten”. Era berean, antolatzaileek ez zuten arazo handirik izan, urak bizikleta gainean suposatu ohi duen arriskua gorabehera. “Matxuraren eta erorikoren bat edo beste egon zen, baina ezer larririk ez; alde horretatik, dena espero legez joan zen”, adierazi dute.

Helmuga eremuan, jan-edanagaz eta lagunarteko aldarteaz gozatzeko aukera eduki zuten txirrindulariek eta bertaratutako guztiek. Horrez gain, antolakuntzak eskuragarri ipinitako dutxa zerbitzua “guztiz arrakastatsua” izan zela argitu dute: “Garbituta eta epeletan sartuta, parte hartzaileek beste itxura batez gozatu ahal izan zuten txorizo ogitartekoaz eta merezitako garagardoaz”.

Aurten parte hartutakoek errepikatzea eta jende berria erakartzea bilatuko dute datorren urtean

Mantentzea, helburu. Datorren urtera begira, ohiko formatuari eta dinamikei eustea daukatu buruan Urepel KTko kideek: “Geure txikitasunean eta umiltasunean, jendea erakarriko duen mendi martxa egiten saiatuko gara berriro; ea hurrengo urtean eguraldiak zertxobait gehiago errespetatzen gaituen. Aurten, herriko eta Lea-Artibai ingurukoez gain, Busturialdeko ziklistak ere hurreratu dira, baita Gipuzkoatik etorritakoak ere; beraz, hurrengo urtean beraiek errepikatzea eta jende berria erakartzea bilatuko dugu, ilusio handiz antolatzen dugun martxa baita hau”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.