Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Malen Jaietako kartel lehiaketa abian dago

Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 8a izango da, eta Mutrikuko Udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Naia Arantzamendi
Mutriku
2023/05/16
Mutrikuko Udalak 2023ko Malen Jaietako kartel lehiaketa deialdia zabaldu du eta parte hartzeko oinarriak kaleratu dituzte. Aurkeztutako lanen artetik aukeratuko da Mutrikuko jaietako egitarauaren azala, eta baita Malen Txiki eguneko orrialdean azalduko dena ere.
 
Lehiaketan nahi duen orok parte hartu dezake banaka edo taldeka, eta egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. Malen Txiki eguneko orrian agertuko den irudiaren lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute 16 urtetik beherakoek ere.  Aurkeztutako lanak baldintza batzuk bete behar dituzte; originalak izan beharko dira, kartelaren gaiak jaiekin eta Mutrikuko herriarekin zerikusia izan behar du, eta beste herriren baten saritutako lanik ez da onartuko. Ez da onartuko ikur politiko, homofobo edo sexistak dituzten lanik.
 
Baldintza teknikoak. Teknika eta koloreak libreak izango dira, tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkeztuko delarik. Kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu beharko da A3 neurriko JPEG eta 300ppp-ko kalitatean gutxienez. Kartelean nahitaez agertu beharko da honako testua: Mutriku, Malen Jaiak 2023 Uztailaren 21etik 25era. Haurren eguneko orriari dagokionez; Malen Jaiak 2023 Uztailak 23- Umeen eguna.
 
Lanak egilearen sinadura gabe aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartu dira, hala nola, izen abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.
 
Epaimahaia Udaleko komunikazio arduradunak eta Arte Eskolako kideek osatuko dute, eta hartzen dituzten erabakiak apelaezinak izango dira. Bi sari banatuko dituzte; sari nagusia, 300 eurokoa izango dena, eta haurren eguneko saria, 100 eurokoa izango dena.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.