2023/9

Bekobenta elkarretaratzea garraio eskubidea aldarrikatzeko

Ikasleentzako garraioa bermatzea exijitu dute, Markina-Xemeinen

Gaur [irailak 14] elkarretaratzea egin dute Bekobenta eskolan, Markina BHIko zuzendaritzak eta Oizpe Guraso Elkarteak deituta.

Lekeitioko bajada eta txupinazo eguna 2023

"Aspaldiko parte hartzaileenak” izan dira Lekeitioko San Antolin jaiak

Udalak “gogor” salatu ditu emandako erasoak eta “oso larritzat” jo ditu anbulatorioan izandako mediku falta.

Inguruko ekoizleak eta artisauak elkartuko ditu Nekazal Azokak

Lea-Artibai eta Busturialdeko ekoizleez gain, Euskal Herriko beste eremu batzuetakoak ere egongo dira. Elikagaiak nabarmendu arren, denetariko produktuak edukiko dituzte.

Lea-Artibaiko bertsolariak Bizkaiko Txapelketan ariko dira

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute. Urriaren 1a eta abenduaren 16a artean egingo dute, hamar saiotan banatuta.

Mutrikuarrak prest daude Galbaixo jaiei hasiera emateko

Gaur gauean Anaiarte Biltokiaren danborradarekin emango diote hasiera jaiei. Bost eguneko egitarau oparoa daukate aurretik: irailaren 24an ospatuko dute Galbaixotarren Eguna.

Aurten Oporrak Bakean programagaz etorri diren umeei ongietorria egiten. Argazkia: Yaalah Elkartea.

Egun osoko jaia antolatu du Ondarroako Yaalah Elkarteak

Elkartasuna oinarri zereginik ez da faltako zapatuan [irailak 16]. Bazkarirako txartelak salgai daude Alai eta Kuriken.

Helena Azkarragaurizar

Helena Azkarragaurizarrek irabazi du Peru Abarka lehiaketako ilustrazio saria

Yolanda Larreategik irabazi zuen 'Puta gorda' testuagaz narraziorik onenaren saria. Urriaren 27an egingo dute liburuaren aurkezpena.

Gehiago