Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute Ondarroan
Duela bi urte Ondarroan egindako elkarretaratzea. Azken egunetako gertaeren aurrean, Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du Ahlan Wa Sahlan Elkarteak Ondarroan: “Genozidioa gelditu behar da”. Palestina askatu! lelopean elkarretaratzea egingo dute bihar [urriak 12], 19:00etan, Alamedan.