2023/10/11

Musikaia 10. urteurrena

'Hotsak soinu, soinuak doinu. 10 urtez, Musikaia'

Lekeitioko musika eskolak ikasturtearen hamar hilabeteetan hamar ekintza antolatu ditu 10. urteurrena ospatzeko. Urriaren 26an egingo dute bigarren ekimena, ‘Gaba Baltza’ ospatuz.

Laguntza psikosozialerako eta soziohezitzailerako zerbitzua, abian

Lea Ibarrako Mankomunazgoko gizarte zerbitzuek familiei, adingabekoei eta hezkuntza zentroei zuzendutako artatze zein asistentzia zerbitzua ematen dute. Gizarte zerbitzuetako telefono zenbakiak eta posta elektronikoak laguntza behar dutenentzako eskuragarri ipini dituzte.

Mutrikulan diru laguntza eskatzeko epea zabalik dago

Enpresa proiektu berrien sustapenaz gain, enpleguaren sustapena ere diruz lagunduko da. Urriaren 31 izango da eskaerak aurkezteko azkenengo eguna.

Mutriku

37. Mendizale Helduen Ibilaldiarako izena emateko epea, zabalik

Urriaren 24a izango da aurretiaz izena emateko epemuga. Egunean bertan ere egin ahalko da, baina baldintza desberdinekin.

Mendexako udaletxea

Seme-alabak dituzten familiak diruz lagunduko ditu Mendexako Udalak

0-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei laguntzeko helburuagaz egiten da deialdia. Diru laguntza eskatzeko epea urriaren 31n amaituko da.

Lekitto Musika Bandaren kontzertua, gaur eguerdian, Nautika aurrean.

Lekitto Musika Bandak 156. urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko du

Zapatuan [urriak 14] 12:00etan bailableak eskainiko dizkiete herritarrei, Nautika aurrean.

Gehiago