Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute Ondarroan

Duela bi urte Ondarroan egindako elkarretaratzea.

Azken egunetako gertaeren aurrean, Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu du Ahlan Wa Sahlan Elkarteak Ondarroan: “Genozidioa gelditu behar da”.  Palestina askatu! lelopean elkarretaratzea egingo dute bihar [urriak 12], 19:00etan,  Alamedan.