10 urte bete ditu Ondarroako Eguneko Zentroak
Gaur gaurkoz 25 lagunentzako zerbitzua eskaintzeko ahalmena du egoitzak eta egunero 20 erabiltzaile inguru hartzen ditu.
Ondarroako Eguneko Zentroak 2013ko azaroan ireki zituen ateak eta 10 urteko ibilbidea ospatzeko jardunaldia egin zuten barikuan [azaroak 10]. Ibilbidean 120 lagun hartu ditu egoitzak, Ondarroako zein Lea-Artibai Amakomunazgokoak.
Gaur gaurkoz 25 lagunentzako zerbitzua eskaintzeko ahalmena du egoitzak eta egunero 20 erabiltzaile inguru hartzen ditu. Eneritz Elgezua IMQko Eguneko Zentroen zuzendariak langileen, udalaren eta zerbitzu sozialen lanagaz egoitzak herriaren parte izatea lortu duela nabarmendu zuen: “Eguneko egoitza aldaketa eta behar berrietara egokituz joan da. Hasieran bidea aldapatsua izan zen eskaintza berria baitzen herrian, baina langileen esfortzuagaz, udalarekin egindako elkarlanagaz eta zerbitzu sozialekin zein osasun zentroarekin egindako lanagaz, gutxinaka sendotuz joan da eta herrian barneratzea lortu du”.
Ospakizunean Ondarroako udal ordezkariak, Antiguako Ama Jubilatu eta Pentsionisten elkarteko ordezkariak eta egoiliarrak, zein familiak parte hartu zuten. Jan edan eta dantzaldiagaz eguna borobildu zuten.