Portuko Ranpak prest ditu 16. urteurreneko kontzertuak
Ondarroako Portuko Ranparen 16. urteurrena ospatuko dute abenduaren 1ean, eta nola ez, kontzertu artean egingo dute ospakizun jaialdia. #Sareartin Kontziertuk jardunaldien baitan The Riff Truckers eta Feline taldeak oholtzaratuko dira 22:00etatik aurrera, Ondarroako Portuko Ranpan.
Busturialdeko taldeak izango dira protagonista. Feline “genero zehatzik ez duen” talde bezala definitzen den taldeak Jan Zu disko kaleratu berriagaz ailegatuko da. The Riff Truckers talde gernikarrak, berriz, 2009an hasi zuen ibilbidea On Route diskoarekin eta aurten kaleratu duten Mustang azken laneraino, bluesetik Hard Rockeraino bidaiatu dute.
Urteurren jaialdirako sarrerak eskuragarri daude jada Alai tabernan eta Kuriken. Horrez gain, Portuko Ranpak ez du etenik, eta datorren astean Ibil Bedi eta Amorante taldeek dute hitzordua, zapatuan [azaroak 25], 22:00etan.