Yolanda Larreategik eta Helena Azkarragaurizarrek 'Puta Gorda' liburua aurkeztu dute Donostian
Erein Argitaletxeak argitaratu eta aurkeztu du Yolanda Larreategi idazlearen eta Helena Azkarragaurizar ilustratzailearen Puta Gorda liburua, Markina-Xemeingo XVII. Peru Abarka Album Lehiaketako narrazio onenaren eta ilustrazio onenaren sariak irabazi ostean. Pasaden barikuan [azaroak 17] izan zen aurkezpena, Donostiako Udal Liburutegian eta bertan egon ziren Larreategi eta Azkarragaurizarretaz gain, Mari Eli Ituarte Markina-Xemeingo euskara eta kultura zinegotzia eta Uxue Razkin Erein Argitaletxeko editorea ere.
Bataren hitzekin eta bestearen ilustrazioekin, liburuan drama bat kontatu dute, eta oso lan “gogorra” dela azpimarratu dute egileek: “Irakurleak aukera aparta edukiko du lodifobia sufritzen duen nerabe baten azalean egoteko”.