Tokian tokiko lanagaz, borrokatu eta kontzientziak pizten eta astintzen
Beste urte batez, askotariko jarduerez bete dituzte herrietako egitarauak. Udaletatik eta eragileetatik kaleak aldarrikapenez betetzeko deia luzatu diete herritarrei.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean eguerdian eta arratsaldean aterako dira manifestazioetan herritarrak. Mutriku eta Ondarroan eguerdirako deitu dituzte, eta Lekeition eta Markina-Xemeinen arratsalderako. Herri handietako mobilizazioez gain, herri txikietan ere elkarretarateak eta manifestazioak deitu dituzte zapaturako, esaterako: Mendexan, Munitibarren eta Ziortza-Bolibarren.
Aulestin, esaterako, 2008an erail zuten Nagore Laffage 20 urteko iruindarraren erailketa ezagutu eta gogoratzeko asmoz, Nagore dokumentala ikusiko dute. Helena Taberna zinemagile altsasuarrak 2016an zuzendu zuen filma, biktimaren senide, lagun eta testigantzen bizipenak bilduta, eta baita prozesu judizialean aritu ziren fiskal, abokatu eta genero indarkeriaren aurkako kolektiboetako ordezkarien ahotsekin ere.
Amoroton, aldarrikapenaz gain, interpretazioa izango da nagusi, eta Super ni! ipuina kontatuko du Elssie Xalbadorrek. XXI. mendeko neskato baten azalean jarri, eta betiko printzesa eta printze urdinen ipuinekin aspertuta dagoen bizipenak kontatuko ditu.
Markina-Xemeinen berriz, iaz lehenengoz egin ostean, aurten ere Emakumeen Lasterketa egingo dute. Bi ibilbide egongo dira aukeran: ibilbide motza (14 urtetik beherakoentzat), kilometro batekoa, eta luzea, 4 kilometrokoa. Izen ematea bihar bertan egin daiteke, 11:00etatik 11:30era, 5 euroren truke. Martitzenean berriz, hitzaldi parte hartzailea egingo dute Beatriz Ilardia Olangua genero indarkerian aditua den abokatu feministagaz; Soilik bai da bai legea edukiko dute hizpide.
Egitaraua:
- Amoroto.
- Azaroak 24. 15:00. Eskolako ekitaldia, herriko plazan (eguraldi txarragaz, frontoian).
- Azaroak 25.
- 17:30. Elssie Xalbadorrek Super ni ipuina kontatuko du.
- 20:00. Igelek ez dute arrozik jaten antzerkia, 16 urtetik gorakoentzat.
- Aulesti.
- Azaroak 25.
- 18:00. Nagore dokumentalaren proiekzioa eta tertulia.
- 20:00. Elkarretaratzea, plazan.
- Azaroak 25.
- Berriatua.
- Azaroak 25. 12:30. Berriatuko Udalak eta Berritxuko Foro Feministak antolatuta, argazki erraldoia, herriko plazan.
- Etxebarria.
- Azaroak 24.
- 15:30. Eskolako umeen ekitaldia, Plazabarrin (eguraldi txarragaz, frontoian). Morez jantzita joateko deia egin dute.
- 15:45. Pankarta erakustaldia eta berdintasuna lortzeko aholkuen entzunaldia, Plazabarrin (eguraldi txarragaz frontoian).
- Azaroak 25. 12:00. Elkarretaratzea, Plazabarrin.
- Azaroak 24.
- Gizaburuaga.
- Azaroak 24.
- 12:00. Puntu morea marraztuko dute.
- 13:30. Puntu morea udaletxeko balkoian jarri eta mezuaren irakurketa egingo dute.
- Azaroak 24.
- Lekeitio.
- Azaroak 25.
- 12:30. Informazio gunea, Eskolapean.
- 19:00. Manifestazioa, Eskolapetik.
- Azaroak 25.
- Markina-Xemein.
- Azaroak 25.
- 12:00. II. Emakumeen Lasterketa, Zelaian.
- 19:00. Mobilizazio zaratatsua, Arkupetik hasita.
- Azaroak 28. 18:30. Soilik bai da bai legeari buruzko hitzaldi parte hartzailea, Beatriz Ilardia abokatu feministagaz, Esperantza Aretoan.
- Azaroak 25.
- Mendexa.
- Azaroak 25.
- 12:30. Elkarretaratzea, udaletxe aurrean.
- Azaroak 25.
- Munitibar.
- Azaroak 25. 13:30. Elkarretaratzea, bidegurutzean.
- Mutriku.
- Azaroak 25. 13:30. Mari Matrakak eta Emak deituta, manifestazioa, Emagunetik, Mari Matraka batukadagaz.
- Ondarroa.
- Azaroak 25.
- 12:00. Mobilizazioa, Musika Plazan, Lea-Artibaiko Itaiak antolatuta.
- 13:00. Elkarretaratzea Andrabanda Feministagaz, Alamedan.
- Azaroak 25.
- Ziortza-Bolibar.
- Azaroak 24. 20:00. Aire ahizpak eta Olatz Salvadorren kontzertua, udaletxeko bigarren solairuan.
- Azaroak 25. 19:30. Elkarretaratzea.