Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Belaunaldien arteko irakurketa kluba antolatu dute Lekeitioko udal liburutegian

Lehenengo saioa otsailaren 29an egingo dute; 'Esnearen kolorekoa' liburuaren inguruan ariko dira. Klubean parte hartzeko izena eman behar da.

Garaia Pagola Urriza
Lekeitio
2024/01/17

Lekeitioko udal liburutegiak belaunaldien irakurketa kluba antolatu du, “irakurzaletasuna eta belaunaldien arteko harremana sendotzeko eta bultzatzeko asmoz”.

Lehenengo saioa otsailaren 29an egingo dute, 19:00etan, kultur etxean. Nell Leyshon idazlearen Esnearen kolorekoa izango da urteko lehen irakurketa: “Hamabost lagun inguru elkartzea da asmoa, aukeratutako liburuaren inguruan hausnartzeko eta suertatzen diren gaiak lantzeko: historia, memoria, gaur egungo gai esanguratsuak… Helburua herriko erakunde eta pertsona desberdinak harremanetan jartzea da, liburuen bitartez”.

Dinamitzatzaile lanak IƱigo Aranbarri idazle azkoitiarrak egingo ditu: “Aranbarrik iaz horrelako beste saio bat gidatu zuen, eta arrakastatsua izan zen. Horregatik uste guru bera egokia dela belaunaldien irakurketa kluba dinamizatzeko”. Otsaileko saioaz gain, apirilean eta azaroaren ere irakurketa kluba egingo dute; data zehatza aurrerago jakinaraziko dute. Klubean parte hartzeko izena eman behar da lekeitio@liburutegia.eus helbide elektronikora idatziz.

Liburu artean. Urtebete liburutegian proiektua jarri dute martxan, eta hainbat ekintza antolatuko dituzte urte guztian bi ildo nagusitan banatuta. Alde batetik, asteroko saioak egingo dituzte eta bertan, besteak beste, ipuin kontalarien saioak, liburuen aurkezpenak eta mahai inguruak egingo dituzte. Bestalde, urtaroetako saioak egongo dira: “Hor sartuko litzateke belaunaldien arteko irakurketa kluba”.

Horrez gain, azaldu dute Andraetxean ere irakurketa taldeak antolatzen dituztela. Hurrengo saioa otsailaren 27an egingo dute Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburuaren inguruan; dinamizatzaile lanetan Ane Labaka ariko da eta idazlea bera ere bertan egongo da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.