Astelehenean [urtarrilak 15] zentroko gazte erabiltzaile batek salaketa jarri zuen Udaltzaingoan. Bizkaiko Foru Aldundiaren harrera plana eraberritzearen beharra azpimarratu dute.
Tximista Atletismo Taldeak emaitza onak poltsikoratu ditu Euskadiko Atletismo Txapelketan. Atletak beraien markekin "pozarren" daudela azaldu dute klubetik.
Auzolanerako deialdia eta egindako lanketari buruzko informazioa zabaltzeko hitzaldia zehaztu dituzte.
Zapatuan eta domekan ospatuko dituzte San Bizente jaiak, Munitibarren. Karpak eta frontoiak hartuko dituzte ekimen gehienak. Eskualdeko herrietatik, Gababus zerbitzua egongo da.
Kanpainagaz euskal gizarteak bertoko behi esnearen aldeko apustua egitea lortu nahi dute. Urtarrilean eta otsailean zabalduko dute informazio guztia.
Lehenengo saioa otsailaren 29an egingo dute; 'Esnearen kolorekoa' liburuaren inguruan ariko dira. Klubean parte hartzeko izena eman behar da.
Otsailaren 9a [barikua] izango da izena emateko azkenengo eguna: Turismo Bulegoan egin beharko da.
Doako ikastaroa izango da. Barikuan [urtarrilak 19] amaituko da izena emateko epea.