Inauterietako playback lehiaketako izen ematea zabalik dago
Otsailaren 9a [barikua] izango da izena emateko azkenengo eguna: Turismo Bulegoan egin beharko da.
Urtero legez Ondarroako Udalak playback lehiaketak antolatu du Inauterietarako; otsailaren 13an [martitzena] 18:00etan, Zaldupe eskolako aterpean egingo da.
Inauterietako martitzenean hitzordua zehaztuta duen playback lehiaketan izena emateko aukera zabalik dago eta otsailaren 9 [barikua] 14:00ak izango da horretarako azkenengo eguna. 2009 eta 2015 urteen artean jaiotakoak izango dute parte hartzeko aukera. Izen ematea Turismo Bulegoan egin beharko da; izen emate orria bete eta abestia eraman behar dute mp3 formatuan, usb batean. “Hamar taldek parte hartu ahal dute gehienez. Gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da”.
Ondarroako Udalak aukeratuko du epaimahaia eta karakterizazioa edo mozorroa, interpretazioa, koreografia eta abestiaren mezua izango dira balorazioaren ardatzak. Hiru sari banatuko dituzte erosketa txartel formatuan: irabazleak 150 euroko saria, bigarrenak 125 eurokoa eta hirugarrenak 75 eurokoa jasoko du.