Lekeitioko Udalak igerilekuko ordutegia luzatu du
Lekeitioko Udalak herritarren eskariari erantzuteko asmoz, igerilekuko ordutegia luzatu du. Astlehenetik barikura etenik gabe zabalduko dute 07:30etik 21:30era; zapatuetan, berriz, 07:30etik 13:30era eta 16:15etik 20:00etara. Domeketan 07:30etik 13:30era irekiko dute; arratsaldean itxita egongo da.
Horrez gain, udalak adierazi du umeentzako aterpearen beharraz jabetuta, hainbat gurasorekin batera aterpe desberdinak aztertzen dabiltzala, “ume zein gurasoek leku eroso bat izan dezaten”. Azaldu dutenez, COVID-19 gaitzaren aurretik Eskolapean dagoen udalaren aretoan egoten zen Ludoteka: “Orduko udal gobernuak Barandiaran aretoan udal bulegoak jarri eta eskolapeko aretoa kultur erakusketak egiteko egokitu zuen. Ordutik, umeentzako ludotekarik ez da egon herrian”.