2.000 kilo janari bildu ditu Ondarroako Yaalah Elkarteak
Herritarren aldetik jasotako babesa eskertu dute. Bildutakoa kanpamenduetara helarazteko, Durangora eramango dute.
Sahararen Aldeko Elkartasun Karabanarako janari bilketan 2.000 kilo inguru batu ditu herrian Ondarroako Yaalah Elkarteak. Urtero antolatzen dute bilketak eta herriko dendak zein hezkuntza zentroak izaten dira bilketa guneak. Pozik agertu dira elkarteko kideak jasotako laguntzagaz: “Asko bildu dugu eta pozik gaude. 2.000kilo inguru batu dugu elkartasun karabanarako. Guzti hau Ondarroako herritarren esku zabaltasunari eta elkartasunari esker da. Eskerrik asko Ondarru”.
Herritarren laguntza jasota, eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu duten guztiei: “Janari bilketa honetan laguntza eman diguten boluntario guztiei eskerrak ematen diegu. Eskerrik asko ikastetxe, boluntarioa, herriko denda… eta janari bilketan parte hartu duzuen herritar guztioi”.
Behin janaria bilduta, jasotakoa Durangora eramatea izango da hurrengo pausoa. Ostean, Durangotik aterako den kamioian kanpamenduetara helaraziko baitu bildutako guztia. “Saharar errefuxiatuek laguntza hau beharrezkoa badute ere, benetako irtenbidea Mendebaldeko Saharan askatasuna da! Borroka horretan bidelagun izango gara!”.