Kide izango da Ondarroa Arraun Elkartearen TKE ligako babesle nagusia
Ondarroako elkarteak Ondarroa Kide izenagaz lehiatuko du TKE ligan.
Ondarroa Arraun Elkarteak Kide Kooperatibagaz babesletza akordioa sinatu du eta TKE ligako traineruaren babesle nagusia izango da. Elkarteak jakinarazi duenez hiru urtez luzatuko da akordioa eta pozik agertu dira albistearen aurrean: “Astea ezin hobeto hasi dugu. Eskutik joango gara hurrengo urteetan eta ea bide polit bat egiten dugun”.
Akordioa dela eta, Ondarroako elkarteak Ondarroa Kide izenagaz lehiatuko du TKE ligan. “Eskerrik asko proiektu honetan sinisteagatik”.