Markina-Xemeingo Udalak HITZA babesten jarraituko du
Markina-Xemeingo Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute.
Markina-Xemeingo Udalak eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu dute gaur [otsailak 6]. Modu horretan, Markina-Xemeingo Udalak HITZA babesten jarraituko du, eta agintaldi berri honetan, gainera, urtez urte ematen duen biztanleko diru kopurua handituz joango da, agintaldia amaitu orduko biztanleko 3 euroko diru laguntza emateraino. HITZAk eskerrak eman nahi dizkio udalari, eskualdeko komunikazio proiektuaren aldeko apustua egin eta bidelagun izaten jarraitzeko erabakia hartzeagatik.