Medikua eskatzeko borrokan jarraitzen dute berriatuarrek
Eguenean [otsailak 16] beste hitzordu bat ipini dute, 18:00etan.
Berriatuarrek mediku zerbitzua berrezartzeko eskaeragaz jarraitzen dute, Osakideztak herriko anbulatorioak egindako zerbitzu murrizketak salatuz. Berritxun medikua orain! lelopean elkartu ziren atzo [otsailak 13] arratsaldean.
Berriatuko EH Bildutik salatu dute urte hasieratik medikurik gabe daudela herrian, eta bat egin dute herriaren haserreagaz. “Urte hasieratik medikurik gabe gaude. Herritarrak haserre jarritzen dute. Kudeaketa eta gestio aldaketa bat behar dugu!”. Eguenerako [otsailak 16] beste hitzordu bat ipini dute, 18:00etan.