2024/2/14

Estrategia desberdin biri, material mota desberdin bi

Eusko Label Winter Seriesko bi bikote finalistek final handirako materiala aukeratu dute gaur [otsailak 14], Jai Alain. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Unai Lekerikak 108 gramoko hiru pilota bizi hautatu dituzte; Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak, 106 gramokoak mantsoagoak diren beste hiru.

Ispasterko elkartegiko proiektuaren aurkezpena

Ispasterko elkartegiak Lea-Artibaiko jarduera enpresarial eta industrialak indartuko ditu

Gaur [otsailak 14] aurkeztu dute 8.500 metro karratuko espazioko proiektua. 2026rako aurreikusten dute Ispasterko elkartegia eraikitzea eta horretarako 8,6 milioi euroko inbertsioa egingo dute.

Harro Herri

Hamaika ekimen dakartza Mutrikuko Korrika Kulturalak

Domekan [otsailak 18] Bizkarsoro filmaren emanaldiarekin abiatuko da egitaraua. Aulestin ere eskainiko dute filma, egun berdinean.

Lekeitioko Udalak gazteentzako gune batzuk zabaldu ditu. Argazkia: Lekeitioko Udala.

Lekeitioko Udalak gaztetxoenentzako bi gune zabaldu ditu

Eskolapeko erakusketa aretoa eta Santi Brouard Kiroldegiko frontoia zabaldu ditu. Auzolanean antolatuta txandak egingo dituzte toki horiek zaindu eta arauak betetzeko.

Etxebarriko Pazkoetako idi probetan parte hartzeko izena martxoaren 10ean eman beharko da

Etxebarriko udaletxera deituta inskribatu beharko da. Apirilaren 5etik 8ra bitartean jokatuko dute 69. sari nagusia.

Tarine musika eskolako burbuila musikalak

Jendetsuak izan dira Tarine musika eskolaren Burbuila Musikalak

Antolatzaileak “oso pozik” geratu dira emanaldietako mailagaz eta batez ere herritarren erantzunagaz.

Medikua eskatzeko borrokan jarraitzen dute berriatuarrek

Eguenean [otsailak 16] beste hitzordu bat ipini dute, 18:00etan.

Palestinako egoerari buruzko hitzaldia "oso ondo" joan zen. Argazkia: ETX kultur elkartea.

Umorezko bakarrizketa egongo da barikuan Etxebarrian

ETX kultur elkarteak antolatu du emanaldia; barikuan [otsailak 16] 19:00etan jarri dute hitzordua.

Armagintzaren aurkako jardunaldiak egongo dira Markina-Xemeinen

Armagintzarekin moztu plataformak antolatu du jardunaldia. Bihar [otsailak 15] 'Gerra hemen hasten da' dokumentala proiektatuko dute.

'Gizonak feminismoan zer?' ikastaroa abiatuko da Etxelilan

Lehenengo ikastaroa azaroan egin zen eta erantzun ona izan zuen. Bigarren ikastaroa otsailaren 20an abiatuko da.

Gehiago